saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Informazio-betebehar duten ondasun eta eskubideak

720 ereduak aitorpen bakar batean biltzen ditu lau informazio-betebehar diferente, honako ondasun- eta eskubide-talde hauek barnean hartzen dituztenak:

  1. Atzerrian dauden finantza-erakundeetako kontuak, aipatutako zergapekoak kontu horien titular formal edo erreal, ordezkari, baimendu, onuradun, hartzaile edo erabiltzeko ahalmena duten subjektu gisa ageri badira, azken hiruhilekoko batez besteko saldoetako handiena edo abenduaren 31koa orotara hartuta 50.000 eurotik gorakoa denean (edo 20.000 euro gehikuntza izan badu, azken aitorpena aurkezteko zio izan zen saldoaren aldean).
  2. Atzerrian gorde, kudeatu edo eskuratu diren balore, eskubide, aseguru eta errentak, horien titulartasun formal edo erreala zergapeko horiei (balore eta eskubideen titularra / aseguruen hartzailea / errenten onuraduna) dagokienean, eta horien balioa orotara 50.000 eurotik gorakoa denean (edo 20.000 euro gehikuntza izan badu, azken aitorpena aurkezteko zio izan zen saldoaren aldean).
  3. Atzerrian dauden ondasun higiezinak eta horien gaineko eskubideak, horien titulartasun formal edo erreala zergapeko horiei dagokienean, eta horien balioa orotara 50.000 eurotik gorakoa denean (edo 20.000 euro gehikuntza izan badu, azken aitorpena aurkezteko zio izan zen saldoaren aldean).
  4. Atzerrian dauden ondasunak eta haien gaineko eskubideak (ibilgailuak, itsasontziak, metalak eta harribitxiak, kontuetan gordeta ez dagoen eskudirua, antzinatekoak, artelanak, larruak, etab.), atzerrian matrikulatuta badaude edo atzerriko herrialdeetako erregistroetan jasota badaude edo iraganean hala egon badira, horien titulartasun formal edo erreala zergapeko horiei (hartzailea / onuraduna) dagokienean, eta horien balioa orotara 50.000 eurotik gorakoa denean (edo 20.000 euro gehikuntza izan badu, azken aitorpena aurkezteko zio izan zen saldoaren aldean).
Araudia