saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa

Aitortu Ez behartuak

  • Sozietateen gaineko Zergari buruzko ekainaren 26ko 3/1996 Foru Arauaren 9. artikuluan (abenduaren 5eko 11/2013 Foru Arauaren 12. artikulua) azaltzen diren erakundeak, hau da, lurraldeko herri administrazioak, haien erakunde autonomoak eta antzeko erakunde eta organismo publikoak, Gizarte Segurantza kudeatzen duten erakundeak, Gordailu bermeko fondoak eta inbertsio bermeko fondoak, Portu Agintaritzak, Euskaltzaindia,...
  • Egoitza Bizkaian duten pertsona juridikoak eta gainerako erakundeak, eta egoiliar ez izanik atzerrian ondasun eta eskubideen (kontuak, baloreak, eskubideak, aseguruak eta errentak, ondasun higiezinak eta horien gaineko eskubideak, ondasun higigarriak eta haien gaineko eskubideak, atzerrian matrikulatuak edo atzerriko herrialdeetako erregistroetan jasoak) titularrek Bizkaian dauzkaten establezimendu iraunkorrak, baldin eta beren kontabilitatean banaka erregistratuta eta behar bezala identifikatuta badaude.
  • Jarduera ekonomikoren bat egiten duten eta atzerrian ondasun eta eskubideen (kontuak/baloreak, eskubideak, aseguruak eta errentak/ ondasun higiezinak eta horien gaineko eskubideak/ondasun higigarriak eta haien gaineko eskubideak, atzerrian matrikulatuak edo atzerriko herrialdeetako erregistroetan jasoak) titularrak diren pertsona fisikoak, baldin eta beren kontabilitatean banaka erregistratuta eta behar bezala identifikatuta badaude.
  • (i) Kontuak, (ii) baloreak, eskubideak, aseguruak eta errentak, (iii) atzerrian kokatutako ondasun higiezinak eta horien gaineko eskubideak dauzkaten pertsonak eta erakundeak, dauzkaten horien guztien saldo edo balioak, multzoan hartuta jada aipatutako ataletan deskribatutako ondasun eta eskubide-talde bakoitzeko, 50.000 eurotik gorakoa ez denean. Atzerrian kokatutako, matrikulatutako edo erregistratutako ondasun higigarriak edo eskubideak dauzkaten pertsona eta erakundeak, horien banakako balioa gehienez 50.000 euro bada.
  • Pertsona eta erakundeek, 720 ereduan lehenago aitortu ez diren eta abenduaren 31 baino lehen iraungi edo kitatzen diren ondasun edo eskubideei buruz. Egoitza Bizkaian daukaten eta lekualdatutako langileen zerga-araubidean dauden pertsona fisikoak. Atzerrian dauzkaten ondasun eta eskubideei buruzko informazioa 720 ereduaren bidez lehenago eman duten pertsona eta erakundeak, baldin eta ondasun eta eskubideei dagokien ondare-talde bakoitzaren balioa, multzoan hartuta, 20.000 euro baino gehiago handitu ez bada, azken aitorpena aurkezteko zio izan zen saldoaren aldean.
Araudia