saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007790

Errenta etxean 2018

ERRENTA ETXEAN
  • 2018ko martxoaren azken egunetan hasi dira 2018 errentako proposamenak bidaltzen.
  • Ezagutu dezakezu ea 2018ko errenta proposamena duzun esteka honetan.
  • Proposamenak izan daitezke:
    • Itzultzeko (kolore berdea).
      • Berrikusi ondoren, proposamenarekin ados bazaude, ez duzu beste izapiderik egin beharko proposamen hori 2018ko zure errenta-aitorpena bihur dadin.
      • Kasu horretan, maiatzeko lehenengo egunetan sartuko dizute aitorpenaren emaitza proposamenean adierazitako kontuan.
      • Proposameneko daturen bat aldatu edo proposamena bera deuseztatu nahi baduzu, bide hauetako edozein erabil dezakezu:
      • Proposamena aldatu edo deuseztatzeko apirilaren 24ra arteko epea duzu, egun hori barne.
      • Nolanahi ere, aldaketa apirilaren 24aren ondoren egin nahi izanez gero, badago horretarako aukera maiatzeren 2tik ekainaren 28era.
    • Ordaintzeko (kolore urdina).
      • Berrikusi ondoren ados bazaude eta proposamen hori 2018ko zure errenta-aitorpena izatea nahi baduzu, berretsi egin behar duzu, bide hauetako edozein erabilita: (IDENTIFIKAZIO-ZENBAKIA beharko duzu, eta zure proposamenarekin batera doan gutuneko jarraibideak jarraitu):
        • 94 406 6600 (A-O, 24 ordu).
        • 94 608 3000
        • www.bizkaia.eus/errenta
        • SMS mezu bat.
        • Errenta-aitorpena egiten duten finantza-entitateak.
        • Ogasun eta Finantza Saileko bulegoak.
      • Ekainaren 28era arteko epea duzu proposamena berresteko, egun hori barne.
      • Aldaketarik egin nahi izanez gero, ekainaren 28era arteko epea duzu.
      • Proposamena berresten ez baduzu, Ogasun eta Finantza Sailak eskura jartzen dizun beste sistemetakoren bat erabili beharko duzu 2017ko zure errenta-aitorpena aurkezteko.
  • 2018 . Ekonomia-jarduera duten eta 140 eredua aurkeztu duten zergadun batzuei egingo zaie. Ekonomia-jardueren atala jasotzen duten Errenta Etxean proposamenen edo Errenta-aitorpenen zuzenketak ezin dira egin finantza-entitateetan.
RENTA ETXEAN sistemari buruzko informazio gehiago:
ERRENTA WEB PROPOSAMENAK

Ogasun eta Finantza Sailak errenta-aitorpenerako egindako proposamenak dira, eta www.bizkaia.eus/errenta webean ikus daitezke, Datu fiskalak atalera sartu ondoren.

Itzultzekoak zein ordaintzekoak izan daitezke, eta, kasu bietan, proposamena 2018ko zure errenta-aitorpena izatea nahi baduzu, berretsi egin beharko duzu, bide hauetako edozein erabilita:

ERRENTA GAKOA ETA ZERGA-DATUAK
  • Aurreko ekitaldian errenta-aitorpena aurkeztu zuten pertsonei bidaliko zaie Errenta Gakoa apirilean. Informazio gehiago: Errenta gakoa.
  • Zerga-datuak zerbitzua apirilaren 15etik abenduaren 29ra egongo da erabilgarri.Informazio gehiago: Datu fiskalak atala

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali