saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

FAQ: Maiz egiten diren galderak

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007751

Nola zergapetzen da ondare eskualdaketa eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergan ondasunen erkidegoa edo sozietate zibila eratu ala desegitea, jarduera ekonomikoa garatzea badu helburu?

Ondasunen erkidegoa edo sozietate zibila jarduera ekonomikorako eratzen bada, ondare eskualdaketen zergan sozietate-eragiketen modalitatearen araberakoa da, baina salbuetsia dago.

Zerga-oinarria: Eratu edo zabaltzeko erabiltzen den kapitala.

600 eredua: sozietatea eratzea eta kapitala gehitzea

600 eredua: sozietatea eratzea eta kapitala gehitzea

Eman beharreko urratsak:

  1. Bete 600 eredua eta emaitza ordaintzea bada, ordaindu finantza-erakunde kolaboratzailean.
  2. Bilboko Bizkaiko Foru Ogasunean edo hipoteka-erregistroaren likidazio-bulegoetan (aurkezpen-tokia) eredua betea (eta ordainketa egina dagoela egiaztatuta) entregatzea, honako dokumentazioarekin batera:
    • Eskritura publikoaren edo dokumentu pribatuaren originala eta fotokopia, eragiketa dokumentatzeko.
    • Betiere likidazio-idazkiaren originala eta kopia.

Aurkezteko epea: Autolikidazioa, agiriekin batera, 30 egun baliodunen epean aurkeztuko da, egintza edo kontratua egiten denetik zenbatzen hasita.

Estekak:


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali