saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005829

Negoziatzeko onartuta dauden baloreen ondoriozko ondare-irabazientzako aukerako tributazio-araubidea.

Foru arau honetako 47.1.a) artikuluan aipatzen diren baloreak kostu bidez eskualdatzen dituzten zergadunek bi hauetako bat aplikatzea aukeratu dezakete: batetik, artikulu horretan bertan eskualdaketaren ondoriozko ondare-irabazia kalkulatzeko xedatzen dena; bestetik, eskualdaketa-balioaren gaineko %3ko karga berezia, baldin eta balio hori 10.000 euro baino txikiagoa bada zergaldi bakoitzean eskualdatutako balore guztiak kontuan hartuta.

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko hogeita laugarren xedapen gehigarrian ezarrita dagoen aukerako tributazio araubidea zergadunak ekitaldian eskualdatutako kotizaziorako onartutako balore guztiei aplikatzen zaie. Beraz, autolikidazio batean zergadunak ezin du kalkulatu baloreetako batzuek ondarean sortutako irabazia edo galera Zergari buruzko erregela orokorren arabera (abenduaren 5eko 13/2013 Foru

Arauko IV. tituluko V. kapituluan ezarritakoarekin bat etorriz) eta beste batzuek sortutakoa hogeita laugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

Hala ere, baterako tributazioan, familia unitateko kide bakoitzak abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko hogeita laugarren xedapen gehigarrian ezarritakoari heltzea hautatu dezake, baldin eta denek besterendutako tituluen guztirako eskualdaketa-balioa (autolikidazioan finkatutakoa) 10.000 euro baino gutxiago bada.

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko hogeita laugarren xedapen gehigarriko araubide berezia ezin zaie aplikatu harpidetza-eskubideei.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali