saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004555

Bizkaiko egoiliar fiskala den atzerritar batek lan egiten du lurralde honetako enpresa batean. Zergak ordaindu behar izango ditu Bizkaian?

Bizkaian egoiliar fiskala denez gero, lurralde honetan zergak ordaindu behar izango ditu bere errenta mundiala dela eta, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari jarraituz, betiere zerga ezarpen bikoitzari buruzko nazioarteko hitzarmenek ezarritakoari kalterik egin gabe.

Hala eta guztiz ere, Espainiako lurraldera lekualdatzeagatik Bizkaian egoitza fiskala lortuz gero, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga edo ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga aukeratu ahal izango du, egoitza aldaketa egiten den zergaldian eta hurrengo zergaldietan, baldin eta, arau bidez ezarritakoari jarraituz, zenbait beharkizun betetzen badira, besteak bete I+Gko jarduerarekin zuzenean eta nagusiki erlazionatutako oso lan kualifikatuak izatea.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali