saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004523

Zein zerga-araubideri lotu behar zaio zuzeneko zenbatespen darabilen enpresaburu baten ezkontidea den laguntzaile autonomoak aldi baterako ezintasunaren zioz jasotako prestazioa?

Ezkontideak ohikotasunez, modu pertsonalean eta zuzenean gauzatzen badu jarduerei atxikitako ekoizpen-baliabide eta giza baliabideen norberaren konturako antolamendua, aldi baterako ezintasunaren zioz jasotako zenbatekoa jardueraren etekintzat hartu beharko da.

Beste alde batetik, ezkontidea soldatapeko langilea bada, baldin eta, lan-kontratua eduki eta Gizarte Segurantzaren araubide egokian kidetuta egonik, ohikotasunez eta iraunkortasunez lan egiten badu zergadunak gauzatzen duen enpresa jardueran. Inguruabar horretan, jardueran lan egiten duen ezkontideak aldi baterako ezintasunaren zioz jasotako prestazioa norberaren lan-etekintzat hartuko da.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali