saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900004119

Bizkaian bizi den pertsona fisiko batek Bizkaian egoiliarra den konpainia baten kapital sozial osoa du. Horrez gainera, ez dauka behar bezala erregistratuta kontabilitatean zer partaidetza duen (ehuneko ehuna) atzerrian jarduera bat garatzen duen Frantziako konpainia baten kapitalean. Zer informazio-betebehar ditu pertsona fisikoak eta Bizkaian egoiliarra den sozietateak?

Kasu honetan Bizkaiko sozietateak Frantziako sozietatean zer partaidetza duen jakinarazi behar du, ez baitauka ondo kontabilizatuta. Pertsona fisikoak, berriz, ez du partaidetza horri buruzko informaziorik eman behar, ez eta Frantziako konpainiaren ondarea osatzen duten aktiboei buruz ere.

Araua

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali