saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003981

Zein unetan zenbatu behar dira atzerrian kokatutako ondasunen balioak, abenduaren 22ko 205/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsitako zerga betebehar formalen Araudiaren 53 bis.4.e. eta 53 ter.5.c. artikuluetan ezartzen den 50.000 euroko muga aplikatzearen ondorioetarako?, eta zer aitortu behar da?

Aitortu behar duenak ondasun eta eskubideen honako balio hauek hartu behar ditu kontuan jarraian azalduko diren datetan:

  • Kontuek abenduaren 31n dauzkaten saldoak eta azken hiruhilekoko batez besteko saldoak, 53 bis.4.e artikuluko kontuetarako.
  • Baloreek abenduaren 31n dauzkaten saldoak, 53 ter.2. artikuluko baloreetarako.
  • Abenduaren 31ko erreskate-balioak, 53 ter.4.a artikuluko aseguruetarako.
  • Abenduaren 31ko kapitalizazio-balioak, 53 ter.4.b artikuluko errentetarako.
  • Abenduaren 31ko likidazio-balioak, 53 ter.3.d artikuluan ageri diren Inbertsio kolektiboko Erakundeetako akzio edo partaidetzetarako.
Araudia

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali