saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

FAQ: Maiz egiten diren galderak

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003533

2018ko ekitaldiari dagokionez, zeintzuk dira Sozietateen gaineko Zergaren arautegiko nobedadeak?

Bizkaiko Foru Aldundiaren Ogasun eta Finantza Sailak 2018ko ekitaldiari dagokion Sozietateen gaineko Zergaren autolikidazioa egiteko garatu duen laguntza-programak aldaketa bat edukiko du. Aldaketa horren arrazoia tributu arloko zenbait aldaketa onartzen dituen martxoaren 21eko 2/2018 Foru Araua indarrean jartzea izan da.

Beste aldarazpen batzuen artean, Foru Arau honek berria den zergaren karga-tasak %2 murriztu nahi dira, eta,
horrela, %26 aplikatuko zaie enpresa handi eta ertainei, eta %22 enpresa txiki eta mikroenpresei (gaur egun, %28 eta %24 aplikatzen zaie, hurrenez hurren).

Beste alde batetik, , gutxieneko kuotaren portzentajeak ere igotzen dira, eta, haien artean, tasa orokorren arabera tributatzen duten erakundeen portzentajeak nabarmentzen dira: enpresa handi eta ertainak %13tik %15ra pasatzen dira, eta enpresa txiki eta mikroenpresak %11tik %13ra.

Gainera, muga batzuk ezartzen dira zerga-oinarri negatiboen konpentsazioan eta kenkarien aplikazioan, eta, kasu bietan, muga horiek aprobetxamendu fiskala denboran geroratzea eragiten dute. Hala, batetik, mikroenpresek eta empresa txikiek %70eko mugarekin aplikatu ahal izango dute zerga-oinarri negatiboen konpentsazio-araubidea, eta gainerako kasuetan, berriz, %50ekoa izango da. Bestalde, kenkariak aplikatzeko kuota likidoaren muga %45etik %35era jaisten da, eta %70eko muga aplikatuko zaie ikerketa, garapen eta berrikuntzako jarduerei.

Neurri horien osagarri gisa, zerga-oinarri negatiboen konpentsazioak eta kenkariak, hurrenez hurren, errenta positibo nahikorik edo kuota nahikorik ez izateagatik eraginkorrak izateko indarrean dagoen 15 urteko epea 30 urte izatera pasatzen da.

Kenkariei dagokienez, nabarmendu behar da, baita ere, birformulatu egiten dela enplegua sortzeagatiko kenkaria, 2018 ekitalderatik aurrera zergaldian zehar kontratatutako pertsona bakoitzeko kendu ahal izango da kuota likidoan, pertsona horrek lan-kontratu mugagabea badu eta soldata handiagoa bada kontratua egin zaion unean indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldata baino, soldata hori %70 handituta.
Aurreko paragrafoan aipatzen den kenkaria urteko soldata gordinaren %25 izango da kontratatutako pertsona bakoitzeko, 5.000 euroren mugarekin.

Aldaketa horien guztiorien ondorioz, aitorpenaren ereduetan hainbat aldaketa sartu da eta laguntza-programan zenbait kontrol ezarri, kalkulu automatikoa posible duten partidak automatikoki kalkulatzeko. Helburua autolikidazioa bera errazago egin eta sinplifikatzea da, horrela, ahal den neurrian, partida ezberdinetan ahalik eta kalkulu-errore eta betetze-errore gutxien izateko.
Zentzu horretan, Sozietateen gaineko Zergaren laguntza-programan ohi den bezala, ahalik eta operatibo handienez jantzi da programa hori, erabilera arintzeko.

Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali