saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003407

Hiri-ondasun higiezin bat gutxieneko balio eratxikigarria ezarrita daukala eskualdatzen denean, nola egiaztatu ohi da haren balioa?

Honelako kasuetan, zerga-egitatea kostu bidezko ondare eskualdaketa bada (egintza juridiko dokumentatua bada, ez), Administrazioak gutxieneko balio eratxikigarria erabil dezake balioa egiaztatzeko (OEEJDZi buruzko 1/2011 Foru Araua, 60.2 artikulua).

Urratsak:

  1. Autolikidazioa aurkeztu. Zerga-oinarritzat eskualdatutako ondasunaren balio erreala hartzen da, interesdunak ezartzen duena. Ogasunarentzat horixe da aitortutako balioa.
  2. Autolikidazioa aurkeztutakoan Administrazioak balioa egiaztatu dezake erreferentziatzat hiri-ondasun higiezinaren gutxieneko balio eratxikigarria (GBE) hartuta:
    1. Zerga-oinarria Administrazioak egiaztatutako balioa (GBE) bera edo hori baino gehiago bada, hark ez du ezer egiten.
    2. Aldiz, zerga-oinarria Administrazioak egiaztatutako balioa (GBE) baino gutxiago bada, batera jakinarazten dira likidazio osagarria eta balioa egiaztatzeko egintza (“balioaren egiaztapenaren ondoriozko likidazioa”). Beraz, likidazioa zerga-oinarritzat balioa egiaztatzeko egintzan ezarritako balorazioa (GBE) hartuta egiten da, kuotatik dagoeneko ordainduta dagoena kenduta (ordaindu gabeko zatiak berandutze-korrituak sortzen ditu).

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali