saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003201

“Erakunde deuseztatua eta likidatua” eta “Likidaziorik gabeko erakunde deuseztatua” izeneko markak

Bi marka horiek “Zerga-araubide bereziak eta aitorpenaren ezaugarriak” pantailan agertzen dira, eta bete behar dira baldin eta, aitorpenaren ekitaldian zehar, erakunde aitortzailea desegiten bada. Erakundea deuseztatu eta likidatzen den kasuetan, lehen marka aukeratuko da. Aldiz, erakundeak enpresa berregituratzeko prozesuren batean parte hartu izanagatik, erakundea deuseztatu baina likidatzen ez den kasuetan, bigarren marka adieraziko dugu. Beraz, enpresa berregituratzeko prozesuetan aukeratuko da azken marka hori, eta ez da kontuan izango 11/2013 Foru Arauaren VI. Tituluaren VII. Kapituluan araututako araubide bereziari heltzen dion ala ez.

Bestalde, baldin eta erakundearen deuseztatzea inskribatua izan eta likidatu gabe geratu bada – likidazio-aldian dauden sozietateen kasuan -, ez da halako markarik adieraziko. Horrelako kasuetan, erakundea desegin ez denez gero, Sozietateen gaineko Zergaren aitorpenaren ondorioetarako, autolikidazioa aurkezteko obligazioa bete behar da, harik eta likidazioa eta kitapenaren erregistro-idazpena gauzatu arte.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali