saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900003198

Nola kontrolatzen da helbideratze kontua autolikidazioa BizkaiBai-ren bitartez transmititzen denean?

Ekainaren 12ko Foru Aginduak 1188/2019 ezarritakoarekin bat etorriz, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako ekitaldietarako, autolikidazioaren emaitza dirua itzultzea bada, derrigorrezkoa izango da ordainketa bankuan helbideratzea. Baldintza hori ezingo da ezeztatu eta honako hauek bete beharko ditu:

  1. Bizkaiko Foru Ogasunak bezeroaren kontuaren kodearen titulartasuna ezagutzea (IBAN kodea).
  2. Bezeroaren kontu-kodearen titularra aurkeztutako aitorpenaren aitortzailea izan behar da.

Autolikidazioaren emaitza dirua sartu beharra bada, zergadunak banku-helbideratze bidez edo ordainketa gutunaren bidez egin ahalko du ordainketa. Ordainketa banku-helbideratze bitartez egin nahi izanez gero, zergadunak banku kontuari dagozkion datuak bete beharko ditu, bestela ordaindu nahi izanez gero, ez da beharrezkoa hori egitea.

Autolikidazioaren emaitza dirua sartu beharra bada, hautatutako finantza erakundea Bizkaiko Foru Ogasunaren zerga-bilketako laguntzailea izan behar da.

Argibide gehiago nahi izanez gero, jo ezazue lotura honetara:

http://www.bizkaia.eus/ogasuna/egutegia/colaboradoras_banca.asp


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali