saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002263

Zor baten ordainketa geroratuz gero, nola eskatzen da ordainketa partziala egiteko Bizkaibai bidez?

Hauxe egin behar da BizkaiBai zerbitzuaren bidez zor baten zati bat geroratzeko eskatzeko:

  • Ordaintzeko EZ BADA HAUTATU bankuan helbideratzea:
    • Ordainagiri partziala eskatu behar da menu nagusiko “Ziurtagiriak eta ordainagiriak” atalean.
    • Zerrendan ez bada agertzen geroratu nahi den zorra, itxaron mesedez (ordu erdi gehienez). Gerta liteke zorra oraindik sisteman ez egotea.
    • BizkaiBai bidez eskatu behar da zor guztia geroratzeko (urratsak hemengo hurrenkeran egitea gomendatzen dugu, zeren gerorapena eskatu ondoren 24 ordu bakarrik baitaude ordainagiri partziala eskatzeko).
  • Ordainketa bankuan helbideratzea hautatu bada: Internet bidez ezin da eskatu ordainagiri partzialik.
    Zordunak bi aukera dauzka:
    • Batetik, ordainketa helbideratzea hautatu duen eskaera deuseztatu dezake eta ordainagiria hautatu (normalean eragiketa hau eredu egokiaren laguntza programaren bidez egiten da), eta gero a) kasukoa egin, hau da, ordainagiri partziala eskuratu eta gerorapena eskatu BizkaiBai bidez.
    • Eskaera BizkaiBai bidez aurkeztu denetik 24 ordu pasatutakoan ezin da deuseztatu. Hori gertatuz gero (edo ordainketarako ordainagiriak hautatutako eskaera berriz bidaltzerik ez badago; esate baterako: Sozietateen gaineko Zergaren ereduan nahitaez hautatu behar da helbideratzea), hauxe egin behar da:
      • Gerorapena eskatu telematikoki eta gero.
      • Ordainagiri partziala eskatu Ogasun eta Finantza Sailaren bulego batean.
Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali