saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001940

Zer dira enpresa eta lanbide jarduerak?

Zergadunak bere ekoizbideak eta giza baliabideak, edo horietarik bat, bere kasa antolatzea, helburutzat ondasun edo zerbitzuen ekoizpenean edo banaketan aritzea duela. Bereziki, halakotzat joko dira erauzketa eta fabrikazio jarduerak, merkataritza edo zerbitzu prestazioak, artisautza, nekazaritza, basogintza, abeltzaintza, arrantza, eraikuntza eta meatzaritza jarduerak, eta baita profesionalenak ere.

Lanbide jarduerak dira Jarduera ekonomikoen gaineko Zergaren tarifei buruzko bigarren eta hirugarren idatz-zatietan ageri direnak eta errenta-eratxikipeneko araubidean dauden erakundeek egiten dituzten lanbide jarduerak, nahiz eta EJZren ondoreetarako zerga horren tarifei buruzko 1. atalean alta eman beharra izan.

Higiezinak errentatzea edo salerostea jarduera ekonomikotzat hartzeko ezinbestekoa da gutxienez langile bat edukitzea kontratatuta jarduera antolatzeko lanaldi osoarekin eta dedikazio esklusiboarekin. Horretarako, ondoko hauek ez dira enplegatutzat hartuko: ezkontidea, izatezko bikotekidea (maiatzaren 7ko 2/2003 Legearen arabera eratutako bikotea), aurrekoak, ondorengoak, bigarren graduko albo-ahaideak (ahaidetasunaren jatorria gorabehera: odolkidetasuna, ezkontza, izatezko bikotearen eraketa edo adopzioa) eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 42. artikuluko 3. idatz-zatiaren arabera lotuta dauden pertsonak.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali