saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001888

Aurten jubilatuko naiz eta azken urteotan lan egin dudan nire jabetzako denda saltzeko asmoa daukat. Zelan deklaratu behar dut ondare mozkina?

Baliodun erantzuna 2013/12/31ra arte eta 2014/1/1etik Aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda

Jarduera bertan behera uzten den kasutan, ulertu behar izango da ondare elementuen aldez aurretiko deslotura bat izan dela, baldin eta zergadunak jarduera ekonomiko bati berrekiten ez badio hiru urteko epearen barruan, betiere jarduera bertan behera utzi zuenetik zenbatzen hasita.

Kasu honetan, erretiroarekin zergadunaren jarduera ekonomikoa etengo dela eta hiru urteko epean bestelako jarduera ekonomikorik ez duela abiaraziko suposatuz, ondare mozkina zehaztuko da loturik ez dauden ondare elementuen mozkin nahiz galeretarako ezarritako arau orokorrak aplikatuz.

Edozein kasutan ere, mozkin edo galera kalkulatu ahal izateko, ondasunaren balioa zehazte aldera, erosketa balioari kendu behar izango zaio egindako amortizazioak edo, aukeratutako zenbatespen modalitateak halako amortizaziorik egitea ahalbidetu ez badu ekitaldi guztietan, epe horiei dagokien gutxienekoa.

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZri buruzko 13/2013 FAren 26. artikulua

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali