saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001887

Bi zapata-denda ditut eta nire jarduera ekonomikoen etekina zenbatespen objektiboaren metodoaren bidez zehazten dut (moduluak). Lokaletariko bat saltzeko erabakia hartu dut; zelan egotzi behar dut eskualdatze hori dela-eta lortutako dirua?

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2013/12/31

Ondare mozkinaren edo, hala badagokio, galeraren kalkulua honela kalkulatzen da: besterentze balioaren eta kontabilitate balio garbiaren arteko alde positibo edo negatiboaren bidez.

Kasu honetan, zergaduna moduluetan dagoenez eta kontabilitatea edo inbertsio ondasunen erregistro liburua izateko betebeharrik ez duenez, kontabilitate balio garbia honela lortuko da: eskuraketa balioari kenduta Sozietateen gaineko Zergari buruzko 3/1996 Foru Arauaren 11. artikuluan jasotzen diren gehieneko epeetatik sortzen den gutxieneko koefizientea aplikatzearen ondorioz sortutako amortizazioak, betiere balio bakoitza eguneratuz salmenta ekitaldiari dagokion diru zuzenketaren koefiziente laukiaren arabera.

Behin ondare mozkin garbia edo, hala badagokio, galera kalkulatu eta gero, aldez aurretik jarduera ekonomikorako kalkulatutako etekin garbiari batu edo kenduko zaio.

Zergadunaren batez besteko karga tasa sozietateen gaineko zergaren tasa orokorra baino handiagoa denean, kuota osoa honela murriztuko da: batez besteko tasaren eta sozietateen gaineko zergaren tasa orokorraren arteko aldea jarduera ekonomikoen etekin garbi positiboa osatzen duten ondare mozkinen kopuruari aplikatzearen ondorioz sortutako zenbatekoan.

Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali