saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001871

Aseguru agente batek bere jarduera bertan behera utzi du, erretiroa hartu duelako. Bere bezero zerrenda osoa saldu du. Jakin nahi du zelan ordaindu behar dituzten zergak zerrenda hori saltzeagatik lortutako mozkinek.

Baliodun erantzuna 2013/12/31ra arte eta 2014/1/1etik Aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda

Ulertu beharra dago bezero zerrenda saldu baino lehenago aldez aurretiko deslotura bat dagoela, baldin eta horrek jardueraren garapena uztea eta hiru urteko epean bestelako jarduerarik abian ez jartzea badakar.

Horrenbestez, lortutako mozkinak ezinbestean jarraituko dio jarduera ekonomiko batekin loturik ez dauden ondasun eta eskubideen ondare mozkin eta galeren araubideari.

Ez dira eraispen koefizienteak aplikatu ahal izango , baldin eta bezero zerrenda erosten duen pertsonak aseguroen jarduera jarraituko duen.

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZren abenduaren 5eko 13/2013 FAren 1. xedapen iragankorra

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali