saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001870

Zergadun batek bertan behera utzi zuen bere farmaziako jarduera; orain merkataritza sozietate batean lan egiteko aukera dauka; sozietate horren bazkide nagusia da. Zelan ordaindu beharko lituzke zergak bere jabetzako farmazia salduz gero?

Baliodun erantzuna 2013/12/31ra arte eta 2014/1/1etik Aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda

Ezin zaio jarduera ekonomikoen garapenari berrekin, baldin eta ondasunak edo zerbitzuak bere kontura ekoizteko edo banatzeko helburuarekin ekoizpen biderik edo giza baliabiderik ez badauka. Merkataritza sozietatearen ordainketek lan etekinak izango dira PFEZaren ondorioetarako eta kalifikazio hori ez da aldatuko, nahiz eta, bertan duen partaidetza nagusia kontuan hartuta, langile autonomoen araubide berezian alta hartu behar izan.

Horrek garrantzi handia dauka; izan ere, horrek ahalbidetuko du 94-12-31 baino lehenago eskuratutako ondare elementuei begira eraispen koefizienteen araubide iragankorra aplikatzea, jarduerari lotutako ondare elementuen aldez aurretiko deslotura bat egon dela ulertzen delako, PFEZren Foru Arauak jasotzen duenez.

Halaber, eskuratutako errentak aurrezkiaren zerga oinarrian txertatu eta oinarri horretarako indarrean dagoen tasa finkoaren arabera zamatuko dira, zergaren maila aplikatu beharrean lotutako ondare elementuen kasuan bezala.

Eraispen koefizienteak aplikatu ahal izango dira, baldin eta lokala erosten duen pertsonak farmaziaren jarduerarik garatzen ez badu.

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZren abenduaren 5eko 13/2013 FAren 1. xedapen iragankorra

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali