saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001714

Pertsona batek bere semeari dohaintzan eman dio jaraunspenez dagokion etxebizitza. Era berean, ohiko etxebizitza berria eskuratzeko asmoa du. Berrinbertsioaren ziozko salbuespena aplika dezake?

Bere jabetzakoa den etxebizitza zatia dohaintzan ematen badu, kontsulta egileak ondare irabazia edo galera izango du, bere ondarearen balioan aldakuntza sortuko baita, haren osaera aldatu delako. Irabazi edo galera horren diru-zenbatekoa eskualdaketa balioaren eta eskuratze balioaren arteko aldea izango da, biak PFEZ Foru Arauan ezarritako moduan definituak.

Kontsultaren xede den salbuespena aurreko ohiko etxebizitza baten eskualdaketatik jasotako zenbatekoa (osoa edo zati bat) ohiko etxebizitza berrian berrinbertitzean aplikatzen da. Kontsulta egileak ezin du salbuespena hori jaso, ez baitu diru-zenbatekorik eskuratu ohiko etxebizitza berria eskuratzeko berrinbertitu ahal duen dohaintzagatik.

Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Eskuraketa


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali