saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001706

Nire etxea ekitaldi honetan eskualdatzen badut 2010ean eskuratuko dudan etxebizitza berri baten truke, noiz aitortu behar dut irabazia?

Irabazia ekitaldi honetan gertatu da. Ekitaldi horretan kalkulatuko dut, honela: eman dudan ondasunaren merkatuko balioaren edo etorkizunean emango didaten ondasunaren balioaren (bi horietan handiena denaren) eta eman dudan ondasunaren eskuraketa balioaren arteko aldea atereaz.

Irabaziaren egozpena ekitaldi horretan egin daiteke (sorreraren urtean) edo higiezina jasotzen dudan urtean (ekitaldian izandako irabaziaren eranskina errepikatuko litzateke eta jasotako higiezinaren balioari dagokion zenbatekoa jasotako zenbatekoa litzateke).

Higiezinaz gain dirua eman behar badut, ulertuko da higiezin berriaren balioa ken ordaindutako zenbatekoa izango dela emandako ondasunaren balioa. Zenbateko hori etxebizitzako inbertsioa litzateke (ohiko etxebizitzaren kasuan).


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali