saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001695

Jabetza soila doan eskuratzea eta gero gozamena azkentzearen zioz finkatzea: eskuraketaren eguna eta balioa.

Jabetza soila irabazteko asmoz eskuratzen bada eta, gero, jabaria gozamena azkentzearen zioz sendotzen bada (epea amaitzeagatik zein gozamenduna hiltzeagatik), jabetza bi alditan eta bi baliorekin eskuratu dela pentsatuko da.

Aldi bakoitzean, eskuraketa balioa orduan indarrean diren Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko arauak aplikatuta kalkulatuko da. Eskuraketa egun eta balio horiek hartu behar dira kontuan PFEZen eremuan ondare elementuen eskualdaketaren ondoriozko ondare irabazia edo galera kalkulatzeko.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali