saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001678

Nola kalkulatuko da 1994-12-31 baino lehen eskuratutako higiezin bat eskualdatzeagatiko irabazia?

Eskuraketa egunetik 1996-12-31ra arte dauden gehiegizko urte kopurua kalkulatuko da. Bi urtetik gorako urte bakoitzeko, %11,11n murriztuko da 2007-01-01a baino lehen lortutako irabaziaren zatia.

Araubide honek, irabazia zenbatzeko, 2007-01-01a baino lehen sortutako irabaziaren zatia banakatzen du.

Adibidea:

1993ko otsailaren 1ean higiezin bat erosten da 1.000.000 euroren truke. 2010ko maiatzaren 5ean 2.000.000 euroren truke saltzen da. Kalkulatu ondare irabazia.

Salmenta eguna: 2010-05-05

Salmentaren balioa: 2.000.000 €

Eskuraketa eguna: 1993-02-01

Eskuraketaren balio eguneratuta: 1.000.000 x 1,436 (1.993 koef) = 1.436.000 €.

Irabazia: 2.000.000 –1.436.000 = 564.000 €.

  1. 2006-12-31ra arteko irabazia (5.081 egun).

    Eskuraketa data eta 2006-12-31ren artean dagoen egun kopuruaren proportzioan kalkulatzen da irabazia.
    (5.081 x 564.000 (irabazi osoa) / 6.302 = 454.726,12 €
    Eraispen koefizienteak aplikatzen dira irabazia murrizteko.
    Gehiegizko urte kopurua 1996-12-31n = 4
    %11,11ko murrizpena x 2 urte=%22,22.

  2. 2007-01-01aren ondoko irabazia (1.221 egun).

    2007-01-01a eta eskualdaketa dataren artean dagoen egun kopuruaren proportzioan kalkulatzen da irabazia.
    (1.221 x 564.000 (irabazi osoa) / 6.302 = 109.273,88 €.
    Kargatutako irabazia: 353.685,97 +109.273,88 = 462.959,85 €.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali