saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001666

Pertsona bat 1998an hil zen, testamentu-ahalordea eman zion emazteari eta bere seme-alabak hainbanako jaraunsle izendatu zituen, emazteak ahalorde hori erabili ezean. Notariotzako eskritura publikoan, 2013an, bere aitaren jaraunspena (etxebizitza bat) adjudikatu zen. Foru-komunikazioaren bidez, alargunari ondasunen erdia zegozkion; gozamenari uko egin zion. Higiezinak 20013an eskualdatu zen.

Alargunak, bere senarra zenak eman zion testamentu-ahalordea erabiliz, 2013an higiezinaren zati bat dohaintzan eman zien seme-alabei; beraz, urte horretan eskuratu dute seme-alabek jabetza, oinordeko gisa. Horrenbestez, ondarean gertatu den aldaketa zehazteko, errekurtso egileak kontuan izan behar duen eskuraketa data komisarioak testamentu-ahalordea erabiltzen duen notariotza eskriturarena da, egun horretan eskuratu baitzituzten jaraunsleek kausatzaileak utzitako ondasunak. Testamentu-ahalordea gauzatzeko eskritura publiko horretan higiezinari emandako balorazioa da eskuraketa balioa.

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZren 13/2013 FAren 12.6, 41, 44 eta 45 art.ak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali