saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001659

Alderantzizko hipotekatik kobratutako kuotak aurreikuspen plan bati ekarriz gero, ondorio fiskalik al du?

Alderantzizko hipotekaren kontzeptua

41/2007 Legearen arabera, eskatzailearen ohiko etxebizitza den pisu baten edo ondasun higiezin baten gaineko hipotekaren bidez bermatzen den mailegua edo kreditua da alderantzizko hipoteka. Baldintza hauek bete behar dira gainera:

  • Eskatzailea eta horrek aukeratutako onuradunek 65 urte edo gehiago izatea edo mendekotasun larria edo oso handia izatea.
  • Hartzekodunak maileguaren zenbatekoa izatea edo aldizkako xedapenak edo xedapen bakarrak dituen kreditua izatea (errentak).
  • Zorra hartzekodunak soilik exijitu ahal izatea eta bermea maileguduna hiltzen denean gauzatu ahal izatea (edo, kontratuan hala agintzen bada, onuradunetako azkena hiltzen denean), eta hipotekatutako etxebizitza tasatua eta kalteen aurka aseguratua izatea, indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz.

Alderantzizko hipoteka hipoteka-mailegu berezia da. Beraren bidez ez da kuotarik ordaintzen eta hilero errenta bat kobratzen da.

Hipotekaren zorduna hiltzen denean, jaraunsleek erabaki dezakete etxebizitza eurentzat gordetzea, zorra ordainduz, eta alderantzizko hipotekaren ordez hipoteka berria egitea, titularren zorra askatzeko, edo etxebizitza saltzea eta gerakina gordetzea.

Beste abantaila bat da, salmentaren produktuarekin finantza erakundeak ezin badu bere zorra osorik kobratu eta jaraunsleek ez badiote aurre egin nahi, bankuek jaraunspenaren ondasunak iristen diren punturaino bakarrik kobratu ahal dutela.

Ondorio fiskalak

Onuradunak bere ohiko etxebizitza erabiltzeagatik alderantzizko hipoteka bat eginez, abenduaren 7ko 41/2007 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian ezarritako terminoetan, jaso ditzakeen aldiroko ordainketak segurtatutako aurreikuspen plan bat kontratatzera bideratu ahal dira, osorik edo zati batez,(2014/01/01etik aurrera 13/2013 Foru Arauaren 70.5 artikuluan) 6/2006 foru arau honen 72. artikuluko 5. idatz-zatian aurreikusitako termino eta baldintzetan. Ondorio horietarako, segurtatutako aurreikuspen plan horren lehenengo prima ordaintzen denetik hamar urte igarotzen direnean hartzaileak bizirik badirau egoera hori erretiratzearen kontingentziara, Foru Arau honetako 72. artikuluko 5. idatz-zatiko b) hizkian aurreikusia (2014/01/01etik aurrera 13/2013 Foru Arauaren 70.5b artikuluan), asimilatuko da.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali