saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001618

Nola eguneratzen dira eskuraketa balioak,eskualdatzeetan?

Eskuraketaren balioa koefizienteen aplikazioaren bidez eguneratuko da. Horiek arauz onesten dira, batez ere KPIaren bilakaera kontuan izanik.

Eguneratze koefizienteak, era berean, eskuraketa balioa zuzentzen duten gainerako partidei aplikatuko zaizkie. Eragiketak egiten diren urteetako koefizienteak aplikatuko dira.

Ondarearen galera-irabazien zenbatekoa zehazten denean Zergari buruzko 6/2006 Foru Arauaren 49. artikuluan (2014/01/1etik aurrera PFEZ 13/2013 Foru Arauaren 47 artikulua) ezarritako balorazio arau bereziak ezarriaz, orduan eguneratze koefizienteak ezarriko dira, foru arau horren 47. artikuluan (2014/01/1etik aurrera PFEZ 13/2013 Foru Arauaren 45 artikulua) ezarritakoaren arabera, eta eskuraketa balioa kalkulatzeko kontuan hartu behar diren zenbateko positibo eta negatiboak gertatzen diren urteei dagozkielarik.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali