saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001522

Zergadun batek informatikako gai batzuk inportatu ditu Hego Koreatik. Ordainketa dolarretan egingo da, hiru zatitan. Lehenengoa, salgaiak ematen direnean; bigarrenena, hiru hileko epean; eta hirugarrena, sei hileko epean. Euro/dolar truke-tasak ekarriko dion galera egotz dezake zergaren sortzapen-aldian, nahiz eta aldi horretan azken bi ordainketak eginda ez izan?

EZ. Kotizazioen aldakuntzen ondorioz, dibisetan edo atzerriko monetan dauden saldoen kontuetan gertatzen diren alde positiboak nahiz negatiboak kobrantza edo ordainketa gauzatzen denean egotziko dira.

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 57.2.f) artikulua


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali