saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001491

Enpresaburutzat har daiteke bere errenta guztiak higiezinak errentamenduan ematetik eskuratzen dituen zergaduna, lokalik ez eta kontratatutako langilerik ez badauka jarduera garatzeko?

Ez. Higiezinen errentamendua eta salerosketa bakarrik joko da ekonomia-jardueratzat baldin eta jarduera hori antolatzeko pertsona bat badago, lan-kontratuarekin, lanaldi osoan eta jarduera horretarako dedikazio esklusiboarekin.

Horri dagokionez, honako hauek ez dira kontratatutako pertsonatzat hartuko: batetik, zergadunaren ezkontidea, izatezko bikotekidea (2003ko maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoarekin bat eratutako bikotea bada) edo aurrekoa, ondorengoa edo bigaren graduko alboko ahaidea (ahaidetasunaren jatorria odolkidetasuna, ezkontza, izatezko bikotearen eraketa edo adopzioa izan daiteke); bestetik, zergadunarekin pertsona lotutzat jotzen direnak, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 42.3 artikuluaren ezartzen denaren arabera.

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2013/12/31

Ez. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren ondorioetarako, higiezinen errentamendua ekonomia-jardueratzat hartu behar da bakar-bakarrik ondoko inguruabarrak gertatzen direnean:

  • Jarduera garatzeko, gutxienez, lokal bat izan behar da jardueraren gaineko kudeaketa bideratzeko helburuz.
  • Jardueraren kudeaketa garatzeko, gutxienez, lansaio osoz kontratatutako langile bat aritu behar da.

Bi inguruabar horiek biak aldi berean gertatzen ez badira, higiezinen errentamenduak kapital higiezinaren etekinak sortuko ditu, BEZ zergaren ondorioetarako zer kalifikazio ematen zaien eta beste errenta-iturri batzuk ote dauden kontuan hartu gabe.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali