saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001483

Nola ordaintzen dira zergak akzio batzuen trukearen unean?

Definizioa (Sozietateen gaineko Zergari buruzko 11/2013 Foru Arauaren 101.5 artikulua): Hauxe da baloreak trukatzea: erakunde batek beste baten kapital sozialean boto-eskubideen gehiengoa emango dion partaidetza eskuratzea bigarren erakundeko bazkideei euren baloreen trukean bere kapital sozialaren baloreak eta, bidezkoa denean, diru-konpentsazioa emanez: balore horien balio izendatuaren %10 gehienez (balioa izendaturik ez badago, kontabilitatetik ondorioztatutako balioarena).

Ondare irabazia edo galera lagatako ondasunen edo eskubideen eskuraketa-balioaren eta ondoko kopuruetatik handienaren arteko diferentzia da:

  • Emandako ondasunaren edo eskubidearen merkatuko balioa.
  • Trukean jasotako ondasunaren edo eskubidearen merkatuko balioa.

Eragiketak 3/1996 Foru Arauaren VIII. tituluko X. kapituluan araututakoari heltzen badio, 2013-12-31 baino lehen egindako eragiketetarako, edo 11/2013 Foru Arauaren VI. tituluko VII. kapituluan araututakoari, 2014-01-01etik aurrera egindako eragiketetarako (bat-egite, zatiketa eta abarren araubide berezia), orduan EZ dira PFEZaren zerga-oinarrian sartuko balore-trukearen ondorioz agerian jartzen diren errentak, betiere honako betekizunak betetzen badira:

  1. Baloreak trukatzen dituzten bazkideen egoitza Espainian edo Europar Batasuneko estatu batean egon behar da. Jasotzen diren baloreak egoitza Espainian daukan sozietate baten kapitalari badagozkio, trukean parte hartzen dutenen egoitza beste estatu batean egon daiteke.
  2. Baloreak eskuratu dituen erakundeak Espainian egoitza badu edota 90/434/EEE Zuzentaraua ezartzen den eremuan sartuta badago.

Kasu hauetan, bazkideek jasotako baloreak baloratuko dira, zerga ondoreetarako, emandakoen eskuratze-balioaren arabera, gehi jasotzen duten diru konpentsazioa edo ken eman behar duten diru konpentsazioa.

Jasotako baloreek emandakoen eskuratze-data gordeko dute 90/434/EEE Zuzentarauaren aplikazio eremuan.

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. 13/2013 Foru Arauaren 47.1.i) artikulua (Ondasun eta eskubideak trukatzea)


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali