saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001446

Zelan kalkulatu behar dira 1994-12-31 baino lehen eskuraturiko merkatu batean negoziatzeko onartu baloreen irabaziak?

Bereizi egingo dira 2007-01-01a baino lehen sortutako ondare-irabazia eta egun horretatik aurrera sortutakoa.

  • Eskualdaketa-balioa 2006-12-31ko ondare-balioa bera edo handiagoa bada, 2007-01-01 baino lehen sortutako ondare-irabazi zatia murriztu egingo da hurrengo atalean jasotako arauei jarraituz. Ondare-irabaziaren zati hori kalkulatzeko, 2006-12-31ko ondare-balioa hartuko da eskualdaketa-baliotzat.
  • Eskualdaketa-balioa 2006-12-31ko ondare-balioa baino txikiagoa bada, irabazi osoa 2007-01-01 baino lehen sortutzat joko da.

2007-01-01 baino lehen sortutako ondare-irabazi zatia honela murriztuko da:

  1. Ondarean elementuak izan duen iraupen alditzat honako hau hartuko da: eskuraketa egunetik 1996-12-31ra bitartean igarotako urteen kopurua, goitik biribilduta.
  2. Irabazia %25 murriztuko da horrela kalkulatutako iraunaldiko bitik gorako urte bakoitzeko.
Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali