www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001434
Nola alda ditzaket nire datu pertsonalak banandu edo ezkondu banaiz, ezkontzaren araubide ekonomikoa adierazi nahi badut, seme-alabak izan baditut, etab.?
Non: Bilboko bulegoan, Kaputxionoen kalea 4 zenbakia edo Bizkaiko Foru Ogasuneko bulegoetan eta GERTU bulegoetan.
Aurkeztu beharreko eredua: 030 (118 KB)
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:Honako dokumentuen originala eta kopia:
- Pertsona fisikoen erroldan datu pertsonalen alta edo aldaketa eskatzen duen zergadunaren NAN edo AIZ.
- Egoera zibilean edo ezkontzaren ala izatezko bikotearen araubide ekonomikoan aldaketak badaude, aldaketak egiaztatzen dituen dokumentazioa.
- Ezkontidearen NAN edo AIZ.
- Ondorengoen eta legezko ordezkariaren zerga-helbideak bat ez badatoz, adin txikikoen erroldatze-ziurtagiria edo -txartela erantsi beharko da.
- Familia-liburua edo jaiotze-ziurtagiria honakoekin: adin txikikoa/k, ama edota aita. Legezko ordezkariak AIZ bat atxikia badu, adin txikikoaren edo txikikoen hitzez hitzeko jaiotze-ziurtagiria edo horiek identifikatzen dituen dokumentazioa aurkeztu beharko du.
- Eskaera administrazio-baimenduak edo ordezkariak egiten badu, ordezkatu bakoitzeko notario-ahalordea edo zergadunak emandako administrazio-baimena (R-1) aurkeztu beharko da.
Loturak
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli