saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001433

Nola eta non alda dezaket helbideratze-kontua errentan?

Baldintzak:
  • Kontuaren titularra izan behar duzu (ez da nahikoa baimendua izatea).
  • Errenta positiboa bada erakunde laguntzaileetan egin beharko da.
  • Kontua zerga-datuetan agertzen ez bada datu horiek www.bizkaia.eus/errenta helbidean kontsulta ditzakezu, zure gakoak sartuta, kontu horren titularra zarela dioen bankuko jatorrizko ziurtagiria aurkeztu behar duzu. Jatorrizko kartilla (eta haren fotokopia bat) ere aurkez daiteke, titularra agertzen dena. Hala ere, 030 imprimakia aurkez dezake bankuaren sigiluarekin.
Prozedura:
  • Errenta etxean eta errentaren web-proposamena
    • Telefonoz: 946 08 3000.
    • Zuzenean, Bilbon (Basurtuko kaputxinoak kalean, 4 zenbakian) edo Foru Ogasunaren bulego deszentralizatuetan.
  • Errenta aurkezteko beste erak:

Errenta sistemako finantza-erakunde batean egindako autolikidazio baten helbideratze-kontua aldatu nahi baduzu, autolikidazio hori itzultzekoa denean: Ogasunera joan behar duzu, aitorpena egin duzun egunaren hurrengotik aurrera eta 3 egun igaro baino lehen. Aldaketa ez duzu aitorpena egin duzun egun berean egin behar, ez baitu eraginik izango.

Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali