saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001324

9.17 artikuluko salbuespena bateragarria da atzerriko egonaldiagatik eta mantenuagatik kargatzetik salbuetsita dauden dieten araubide orokorrarekin? zein zenbatekoraino daude salbuetsita?

Balio du erantzuna 2013/12/01-ra arte eta 2013/12/31-etik aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda

Bai. 9.17 artikuluko salbuespena bateragarria da atzerriko egonaldiagatik eta mantenuagatik kargatzetik salbuetsita dauden dieten araubide orokorrarekin, araudian ezarritako mugetaraino.

Kargatzetik salbuesten dira mantenuko eta egonaldiko gastuetarako jatetxeetara, hoteletara eta ostalaritzako gainerako establezimenduetara enpresak edo enplegatzaileak bideratzen dituen zenbatekoak, jasotzailearen ohiko lantokia edo egoitza dauden udalerria ez den udalerri batean izandako gastuengatik sortuak.

Leku aldaketa eta egonaldia bederatzi hilabete baino luzeago direnean, etenik gabe, esleipen horiek ez dira kargatik salbuetsiko. Ondorio horietarako, oporraldia, gaixotasun aldia edo destinoa aldatzea ez dakarten bestelako inguruabarren denbora ez da deskontatuko.

Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Atzerriko lanetan salbuespena


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali