saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001317

Bizkaian urtean 100.000 € irabazten dituen langile bat atzerrira bidali dute, muntaia lan bat egitera. Atzerrian 100 egun ematen ditu, eta bidaiatzen beste 5 egun (joatean eta etortzean). Guztira urtean 130.000 euro ordaindu dizkiote. Gainera, joan-etorriaren eta mantenuaren gastuetarako hegazkin txartelak eta atzerrian egon den egun bakoitzeko 90 euro ordaindu dizkiote. Aitortu beharreko zenbatekoa kalkulatu.

Balio du erantzuna 2014/01/01-ra arte eta 2013/12/31-etik aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda

Salbuetsita egongo da:

  • Ordainsari bereziak (atzerrian egoteagatik lehen baino gehiago kobratu duena), 30.000 euro.
  • Ordainsari arruntak lainduta: 100.000 x 100/365 = 27.397,26 €.
  • Guztira 57.397,26
  • Salbuetsitako muga 60.100 euro da.

Dietak salbuetsita daude, ez dutelako legezko muga gainditzen eta atzerrian 9 hilabete baino gutxiago dagoelako.

  • Kobratutakoa guztira: 130.000 + dietak.
  • Aitortzekoa: 130.000 € -57.397,26 € = 72.602,74 €.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Atzerriko lanetan salbuespena


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali