saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001315

Pertsona bat atzerrira doa lan egitera; zein kasutan aplika daiteke atzerriko lanengatik jasotako kopuruen gaineko salbuespena? Soberakinen araubidea aplika liteke salbuespen horren ordez?

Salbuespena bateraezina izango da atzerrian lan egiten duten zergadunentzat PFEZren araudiaren 13.A.3.b. artikuluak ezarritako soberakin araubidearekin. Zergadunak aukeratu ahal izango du soberakinen araubidea aplikatzea salbuespen horren ordez, baldin eta arautegiak ezarritako baldintzak betetzen baditu.

Kargatzetik salbuetsitako dieta da destinoa atzerrian duten langileek destinoa Espainian izatekotan jasoko lituzketen ordainsari guztien gainetik eskuratzen dutena.

Zerga ondorioetarako atzerrian destinatutako langileen gaindikinen araubidea aplikatu ahal dela ulertu ahal izateko, lan ondorioetarako lantokia aldatu beharra dago. Leku aldaketa egon behar da, Langileen Estatutuak 40. artikuluan azaltzen duen zentzuan, langilea udalerri berean 9 hilabete baino luzaroago bizitzea ekarriko duena. Bestela PFEZaren 6/2006 Foru Arauaren 9. artikuluak azaltzen duen salbuespenak ez luke zentzurik izango.

9 hilabeteak etengabeak izan behar dira baina bi zerga ekitaldi har ditzakete.

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. 47/2014 FDaren 13 art.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Gehiegizko erregimena


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali