saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001242

Inskribatuta ez dagoen izatezko bikote batean, haietako batek bikotekidearengandik ohiko etxebizitza jasotzen badu jaraunspenean, badago txikipenik?

Azken 5 urteotan aplikagarria

Bai, Ohiko etxebizitzaren jabari osoa, gozamena, jabetza soila, azalera-eskubidea edo erabiltzeko eta bertan bizitzeko eskubidea inter vivos edo mortis causa dohainik eskuratzen bada, % 95eko txikipena aplikatuko da Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren oinarrian, ondoko betekizunak betez gero :

  • Etxebizitzak eskuratzailea eskualdatzailearekin eskualdaketaren aurreko bi urteetan bizi izan den ohiko etxebizitza izan behar du.
  • Zerga oinarriaren txikipenaren zenbatekoa ezin da izan 215.000 euro baino gehiago. (2015/03/31 arte gertatutako zerga-egitateetarako muga hori 212.242 euro izan da, eta 2010/12/31 arte 200.000 euro izan da).

Bizikidetasunaren betekizuna betetzen dela egiaztatzeko errolda-ziurtagiria eta aldi horretan etenik gabe elkarrekin bizi izan direla frogatzen duen bizikidetza-ziurtagiria aurkeztu behar dira.

Hala eta guztiz ere, zergadunak Zuzenbidean onartutako edozein bide erabili ahal du bizikidetzaren betekizun hori betetzen dela frogatzeko .

Gehieneko zenbatekoa gainditzen bada, txikipena bertan ezarritako zenbatekoaren mugarekin aplikatuko da: mugaz gaindiko kopuruek ez dute txikipenik izango.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali