saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001188

Zer zerga-ordainketa dute finken bereizketa, zatiketa material, elkarketa eta eransketa eragiketek?

Eragiketak zerrenda
ERAGIKETA Eraentza SP ZO Tasa
Bereizketa EJD

(1 /2011 FA 44 art.)
Jabeak, finkan daukaten jabetza-ehunekoaren proportzioan Bereizitako finkaren balioa % 0,5
Zatiketa materiala Zatitzen den finkaren balio osoa
Elkarketa Elkartutako finka guztien balioa
Eransketa Erantsitako finkaren balioa
Bereizketa:

Erregistroko finka batetik zati bat bereiztea da. Zati hori, jatorrizko finkatik independentea den erregistroko finka izango da.

Jatorrizko erregistroko finketatik independente izatera igarotzen diren eranskinen desafektazioa EJD bidezko zerga-ordainketa duen bereizketaren antzekoa da.

Zatiketa materiala:

Erregistroko finka bat zati bitan edo gehiagotan deskonposatzen da eta erregistroko finka propio eta independenteak sortzen dira. Hala, hasierako erregistroko finka desagertzen da.

Elkarketa:

Erregistroko finka independente bi edo gehiago batzen dira erregistroko finka bakarra sortzeko. Jatorrizko finkak desagertzen dira eta finka berria sortzen da.

Eransketa:

Erregistroko finka bat edukiera handiagoko beste erregistroko finka batean sartzen da. Lehenengo finka desagertzen da, eta bigarrena geratzen da, bere barruan txertatu den finkaren proportzioan handituta.

Zein Ogasun da eskuduna?

Inskripzioa egin behar den Erregistroari dagokion ogasuna.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali