saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001183

Kasu praktikuak: Zein zerga ordaindu behar dute BEZ zergaren eraginpeko higiezinen eskualdaketek?

BEZ zergaren eraginpeko eta ez-salbuetsitako higiezinen salmentak dira honako hauek:

1. Eraikin berrien edo birgaitutakoen eskualdaketa: eraikin baten lehen ematetzat joko da sustatzaile batek egiten duena, eraikin horren eraikuntza edo birgaikuntza amaituta dagoenean (BEZari buruzko 7/1994 Foru Arauaren 20.Bat.22 artikulua).

BEZ zergaren ondorioetarako, ondoko betekizunak betetzen dituzten obrak hartuko dira birgaikuntzako obratzat:

  1. Obren xede nagusiak eraikina birdoitzea izan behar du; hau betetzat jotzeko birgaikuntza proiektuaren guztirako kostuaren %50 egitura-elementuak, fatxadak edo estalkiak sendotzeko edo tratatzeko obrek eta birgaikuntzakoen antzeko obrek edo haiekin lotutakoek eragin behar dute.
  2. Proiektuko obren guztirako kostua ondoko bi zenbateko baten %25 baino gehiago izan behar da: eraikinaren eskuraketa prezioa, eskuraketa obrak hasi aurreko bi urteetan egin bada; gainerako kasuetan, obrei ekitean eraikinak edo haren zatiak merkatuan eduki duen balioa. Horren ondoreetarako, eskuraketa-preziotik edo eraikinak merkatuan duen baliotik lurzoruari dagokion zati proportzionala kenduko da.

Ondokoak dira birgaikuntzakoen antzeko obrak:

  1. Eraikinaren egitura egokitzeko egiten direnak, hau da, eraikinaren segurtasuna, egonkortasuna eta erresistentzia mekanikoa finkatzeko egiten direnak.
  2. Zimenduak sendotzeko edo egokitzeko egiten direnak, eta pilareak eta forjatuak tratatzeko egiten direnak.
  3. Eraikitako azalera sestra gainean eta sestrapean handitzeko egiten direnak.
  4. Fatxadak eta barruko patioak berreraikitzeko egiten direnak.
  5. Igogailuak instalatzeko obrak, are oztopo arkitektonikoak ezabatzeko, ezinduen onurarako, egiten direnak ere.

Ondoren azalduko diren obrak birgaikuntzakoekin lotutzat joko dira, baldin eta beraien guztizko kostua egitura elementuak, fatxadak edo estalkiak sendotzeko edo tratatzeko obrek eta, eginez gero, antzekotzat jotako obrek eragindako kostua baino gutxiago bada, haiekin ezinbestean lotuta badaude eta beraien xedea ez bada eraikina akabatzea edo apaintzea, ez eta fatxada mantentzea edo pintatzea ere.

  1. Igeltserotza, iturgintza eta arotz-lanak.
  2. Itxiturak, instalazio elektrikoak, uraren instalazioa, girotze instalazioa eta suteen aurkako babesa hobetzeko egiten diren obrak.
  3. Birgaikuntza energetikoko obrak.

Ondokoak dira birgaikuntza energetikoko obrak: eraikinen portaera energetikoa egiten direnak, hau da, eskari energetikoa murrizteko, berokuntzako sistema eta instalazioen errendimendua hobetzeko edo energia-iturri berriztagarridun ekipoak sartzeko egiten direnak.

2. BEZ zergaren salbuespenari uko egindako bigarren emateetan eskualdatutako higiezinak: eroslea BEZ zergaren eraginpeko subjektua denean eta jasanarazitako guztizko kuota kentzeko eskubidea daukanean, erosleak uko egin ahal izango dio zerga-salbuespenari

BEZari buruzko 7/1994 Foru Arauaren 20.Bat.artikulua 20. eta 22. zenbakiei dagozkien salbuespenei uko egin ahal izango die subjektu pasiboak, legez ezarritako eran eta eskatutako betekizunak beteta, eskuratzailea bere enpresa- edo lanbide-jardueretan aritzen den subjektu pasiboa bada eta, aurreikusitako xedearen arabera, eskuraketei dagokien kuota jasanaraziaren guztizko edo zati baten kenketa baliatzeko eskubidea badauka (BEZ zergari buruzko 7/1994 Foru Arauaren 20.Bi artikulua).

Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren 4/2012 Jarraibideak xedatutakoari jarraiki, BEZ zergaren salbuespenari uko egin diola eta eskuraketaren zioz eskuratzaileak jasanarazitako BEZ zergaren guztizko zenbatekoa kentzeko eskubidea adierazi duela gauzatutzat jotzeko, nahikoa da berari dagokion Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kuotaren eragina berariaz jasotzea eragiketa gauzatzeko eskritura.

Eskualdaketa horiek eskritura publiko bidez egilesten dira, bestela ezin izango bailirateke jaso Jabetza Erregistroan. Beraz, eskritura publikoak betekizun guztiak beteko ditu Ondare Eskualdaketei eta Egintza Juridiko Dokumentatuei buruzko Zergaren menpekoak izateko, Egintza Juridiko Dokumentatuen mailakako kuotaren arabera.

  • Notario-eskrituren lehen kopia izango da.
  • Haren xedea balioetsi daitekeen zerbait da. (Etxebizitza baten salmenta haren prezioaren trukean)
  • Inskribagarria da (Higiezinen Jabetza Erregistroan)
  • Ez da zergapegarria Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari dagokionez, ezta OE eta EJDen gaineko Zergari dagokionez ere.

Salbuetsita daude?

1/2011 Foru Arauaren 58.35 artíkulua: Salbuespen hori dela medio, EJDen mailakako kuota (%0,5) ordaintzetik salbuetsita daude BEZ zergaren eraginpeko etxebizitzen eskuraketa dokumentatzen duten eskrituraren lehen kopiak.

Etxebizitzaren barruan bizilekuarekin batera eskualdatzen diren aparkatzeko lekua (gehienez, bi leku) eta eraikin berean dauden eranskinak berariaz hartzen ditu. Ondorio horietarako, ez dira etxebizitzaren eranskintzat hartuko negozioa jartzeko lokalak, nahiz eta etxebizitzarekin batera eskualdatu (Foru Arauaren 58.35 artikulua).

Nor da subjektu pasiboa? Higiezinaren eroslea.

Zein da zerga-oinarria? Aitortutako balioa (prezioa), administrazioak egin dezakeen egiaztapenari kalterik egin gabe.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali