saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001081

Leasing-kuota edo maileguen bidez finantza-erakundeei ordainketak egitean, zein kontzeptu jaso behar dira 347 ereduan? Amortizazio-kuotak, interesak, komisioak...?

Leasing-kuoten ordainketen kasuan, errentamenduari dagokion zatia eta finantza-kargari dagokiona jaso beharko dira 347 ereduan.

Hala ere, maileguak ordaintzen diren kasuetan, interesen ordainketa soilik aitortu behar da, interesek osatzen baitute eragiketaren kontraprestazioa. Amortizatutako kapitala, aitzitik, ez da zerrendatu beharko.

Hala ere, eragiketa horiek 347 ereduan jasoko dira, soilik, baldin eta berariazko beste aitorpen batzuen bidez (347 eredutik kanpo) zerga-administrazioari aldiro informazioa emateko betebeharrik ez badute.

Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Finantza-eragiketak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali