saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000846

Atzerrian egindako lanengatik salbuespena

Balio du erantzuna 2014/01/01-ra arte eta 2013/12/31-etik aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda

Salbuespena atzerrian egindako lanengatik

Baldintzak:

  1. Lortutako errentak lanaren etekinak izan behar dira.
  2. Errentak atzerrian egindako lanaren ondoriozkoak izan behar dira (langilea atzerrian dagoen lan-zentro batera joan behar da).
  3. Lanak egoiliarra ez den enpresa edo erakunde batentzat egin behar dira, edo atzerrian dagoen establezimendu iraunkor batentzat. Salbuespena ondoko kasuan bakarrik aplikatu daiteke: zergadunak egindako jarduerak irabaziak ekarri badizkio egoiliarra ez den erakundeari edo establezimenduari, hau da, abantaila edo onuraren bat ekarri badio, edo balio erantsia eman badio.
  4. Lanak egin diren lurraldean PFEZ bezalako edo haren antzeko zerga bat aplikatu behar da.
Muga

Atzerrian emandako egunetan sortu diren ordainsariei aplikatuko zaie salbuespena, eta urtean 60.100 eurokoa izango da gehienez.

Bateragarritasuna

Salbuespen hau eta sarien araubide orokorra bateragarriak dira.

Salbuespenak, adibidea

Bizkaian urtean 100.000 irabazten dituen langile bat atzerrira bidali dute muntaia-lan bat egitera. Atzerrian 100 egun eman ditu eta bidaiatzen beste 5 egun (joan eta etorri). Urtean 130.000 euro ordaindu dizkiote guztira. Horrez gainera joan-etorrien gastuak eta mantenu-gastuak ordaindu dizkiote, bai eta hegazkin-txartelak ere, eta 90 euro ordaindu dizkiote atzerrian egon den eguneko. Kalkulatu zenbat aitortu behar duen.

Salbuetsita:

  • Ordainsari bereziak (atzerrian egoteagatik kobratutako gaindikina) = 30.000 €.
  • Ordainsari arruntak, lainduta: 100.000 x 100/365 = 27.397,26 €.
  • Guztira: 57.397,26. Salbuetsitako kopuruaren muga 60.100 euro da. Sariak salbuetsita daude, ez dute eta legezko muga gainditzen.

Kobratutakoa, guztira: 130.000 + sariak

Aitortu beharrekoa: 130.000 € - 57.397,26 € = 72.602,74 €.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Atzerriko lanetan salbuespena


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali