saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000337

Pertsona batek lurra eskuratzeko asmoa dauka, eta erosketa hipoteka mailegua eskatuta finantzatuko du. Lur horretan ohiko etxebizitza eraiki nahi du, baina ez daki eraikuntza legeak ezarritako lau urteko epean amaitu ahal izango duen, eta, beraz, bertan aurrefabrikaturiko etxebizitza instalatzeko aukera aztertzen ari da, harik eta behin betiko etxebizitza eraiki ahal izan arte. Bere jabetzako lurrean instalatzen duen aurrefabrikaturiko etxebizitza ohikoa izan daitekeen jakin nahi du, ohiko etxebizitzan inbertsioa egitearen ziozko kenkariaren ondoreetarako.

Eraikuntza etxebizitzaren lorpenera asimilatuko da obrak betearazteko gastuak zergadunak berak ordaintzen dituenean, edo obren sustatzaileari konturako zenbatekoak ematen dizkionean, baldin eta obra horiek, gehienez ere, inbertsioa egiten denetik lau urteko epean amaitzen direnean (eta etxebizitzaren jabetza zentzu juridikoz eskuratuz gero). 4 urteko epearen hasiera, bestalde, kenkaria egiteko lehenengo inbertsioa egiten denean, berrinbertsioa gauzatzen denean edo etxebizitza-kontuko saldoa aplikatzen denean gertatzen da; horrela, aldez aurretik aplikaturiko kenkarietarako eskubidea finkatuta egongo da.

Horrenbestez, hipoteka-mailegua ordaintzeko zenbatekoen gaineko kenkaria aplikatzeko, beharrezkoa izango da lurra erosten denetik 4 urteko eraikuntza-epea betetzea eta etxebizitza ohiko etxebizitza izatea.

Azken baldintza hori salbuetsita gera daiteke zenbait kasutan; horietan, PFEZren Araudiko Foruan jasotako eskakizunak bete ondoren, Administrazioak epea luzatzeko baimena emango du, gehienez beste lau urterako.

Zergadunaren jabetzako aurrefabrikaturiko etxebizitza bat zergadunaren titulartasuneko lur batean instalatzeak, horri dagokionez, kontsultaturiko kenkarirako eskubidea ematen du, baldin eta etxebizitza lurzorura iraunkortasunez lotzen bada eta, modu objektiboan eta legezkoan, etxebizitzatzat erabili ahal bada.

Gainera, Zergaren araudian jasotako gainerako baldintza guztiak bete beharko dira. Hain zuzen ere, beharrezkoa izango da etxebizitzan hiru urtez jarraian bizitzea, eta lorturiko lurrean instalatzeko eta erabiltzeko behar diren lizentziak eta baimenak edukitzea.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali