saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000280

Ohiko etxebizitza salmentaren truke lortutako kopurua erabiliz bere ohiko etxebizitza berria erosteko aurretik emandako kreditua kitatzen du. Berrinbertitzeagatiko salbuespena aplika al daiteke?

Indarrean den legediak ohiko etxebizitzan berrinbertitzeari lotutako salbuespena ahalbidetzen du, bai ohiko etxebizitza berria salmentaren aurreko bi urteetan erosten bada, bai etxebizitza berria aurreko etxebizitzaren salmentaren hurrengo bi urteetan erosten baldin bada; beraz, planteatutako kasuan, lortutako irabazia salbuetsita egongo litzateke ezarritako mugen barruan.

Aipatu beharra dago berrinbertsioaren epea 2 urtetik 4 urtera zabalduko dela:

  • Ohiko etxebizitzaren eskualdatzea 2006/01/01 eta 2010/12/31 artean egiten denean.
  • Ohiko etxebizitza 2006/01/01 eta 2010/12/31 artean erosten denean eta, horren ondoren, aurreko ohiko etxebizitza eskualdatzen denean.
Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Epeak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali