saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000268

Pertsona batek etxea eraiki nahi du lur batean; horretarako, udalerriko hirigintza-arauen ondorioz, hektarea bateko lursaila erosi behar izan du. Jakin nahi du ohiko etxebizitzan inbertsioa egitearen ziozko kenkaria aplikatzeko eskubidea lur osora hedatzen den, edo higiezina eraikitzeko erabiltzen den lur-zatira bakarrik.

Planteaturiko kasuan, hektarea bat lur erosi behar izan da, bertan etxebizitza egiteko. Herriko hirigintza-arauek ez dute uzten azalera txikiagoko lurretan eraikitzea. Eraikuntzatik sobera gelditzen den lurrari edozein erabilera eman arren, hori hirigintza-plangintzaren diziplinan oinarrituz zatiezina bada, eta lursaila eraikitako etxebizitzarekiko modu independentean eskualdatu ezin bada, eskuraturiko lurra ohiko etxebizitza egiteko beharrezkotzat hartu eta bertatik banatu ezina izan daiteke; hortaz, oso-osoari aplikatu ahal izango zaio kenkaria

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali