saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000259

Orain dela bi urte erosi nuen etxebizitza saltzekotan nago. Etxebizitza nire ohiko bizilekua izan da, eta saldu egin nahi dut dirua nire emaztegaiaren jabetzapeko ohiko etxebizitzan inbertitzeko; izan ere, urte honetan ezkonduko gara. Jakin nahi dut ea nire etxebizitzan hiru urtez bizi ez arren ohiko etxebizitzatzat har daitekeen eta ohiko etxebizitzaren berrinbertsioaren ziozko salbuespena balia dezakedan.

Ezkondu baino lehen aurreko ohiko etxebizitza saltzen duen ezkontide bat denean, etxebizitzak eutsi egiten dio ohiko etxebizitza izateari, baldin eta ezkontzak eragin badu aldaketa. Salmentan lorturiko irabaziagatik, ezkongaiaren jabetzapeko ohiko etxebizitzan inbertitzearen ziozko kenkaria egin daiteke, betiere zenbateko hori jabetza zibila eskuratzeko inbertitzen bada berriz ere, dela bizi izango diren etxebizitzaren portzentaje bat erosteagatik, dela hipoteka maileguko ordainketak irabazpideko sozietatetik datorren diruarekin egiteagatik.

(Bizkaiko Foru Ogasunaren kontsulta, 02-11-07koa).

Hala eta guztiz ere, aintzat hartu behar da interesen ordainketak ez duela jabetza-kuotarik ematen horien ordainketan. Halaber, ezkondu aurretik ordaindutako amortizazio-kuotek ere ez dute berez ematen higiezinaren gaineko jabetza-eskubiderik, eta, horrenbestez, horietan ere berrinbertsioa ezin daiteke egindakotzat hartu.

(Bizkaiko Foru Ogasunaren kontsulta 2009-06-04koa).

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali