saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000258

Aitaren gaixotasuna nahikoa al da ohiko etxebizitzan hiru urtez jarraian bizitzearen salbuespena aplikatzeko kenkariaren ondorioetarako?

Etxebizitza aldatzea eska daitekeen inguruabarretako bat da eguneroko bizitzako beharrak betetzeko etengabeko laguntza behar duen aitaren gaixotasuna, hain zuzen ere ohiko etxebizitzatzat hartzeko hiru urte igaro baino lehen etxebizitza nahitaez aldatu behar denean.

Baldintza horren salbuespena egin daiteke soilik, interesatuak zer nahi duen edo zer komeni zaion aparte utzita, nahitaez aldaketa eskatzen duen inguruabarren bat gertatzen denean.

Printzipioz, gaitzak ez dira kontuan hartu behar etxebizitza nahitaez aldatu beharra ezartzean, zeren gaitzak baitzeuden higiezina erosi zenean (egokitzapen ez hori lehenago ezin antzeman edota ekidin daitekeenean, izan ezik). Hala ere, aitaren gaitzak okerrera egin duela-eta edo bestelako inguruabar objektiboak direla-eta, bidezkoa da ulertzea kasu zehatzean etxebizitza ez dela egokia gaixoaren ezintasunerako; beraz, etxebizitza PFEZre arautegian eskaturiko epea baino lehen uztea beharrezkotzat hartzeko baldintzak betetzen direla uler daiteke. Hori guztia egiaztatzeko modua izan beharko lukete interesatuek zuzenbidean onartutako edozein frogabide erabiliz (higiezina erosi zenetik egoerak okerrera egin zuela egiaztatzen duen edozein agiri), eta zergak kudeatzeko eta ikuskatzeko administrazioko organo eskudunei dagokie horiek baloratzea (Bizkaiko Foru Ogasunaren kontsultak, 08-07-21koak).

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali