saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000254

Etxebizitza erosi duen bikote bat da. Etxebizitzan bizi izaten hasi barik, saldu egin dute, lana dela-eta haien bat beste hiri batera joan delako bizi izatera. Etxebizitzan hiru urtez bizi izateko epearen legezko salbuespentzat har daiteke egoera hori?

Bai. Etxebizitza bat ohiko etxebizitza izateko (inbertsioaren ondoriozko murriztapenaren eta berrinbertsioaren eraginezko salbuespenaren ondoreetarako), beharrezkoa da etxebizitzan gutxienez hamabi hilabete baino lehen bizitzen hastea, eskuratu denetik edo obrak amaitu direnetik zenbatzen hasita, baita bertan gutxienez hiru urtetan bizitzea ere. Baldintza horietatik salbuetsita egoteko, ezinbestekoa da higiezina eskuratu ostean zerbait gertatzea eta, horren eraginez, etxebizitza okupatu ezin izatea edo aldatu behar izatea, interesatuen borondatea edo komenigarritasuna edozein izan arren. Lantokia aldatzea inguruabar horietako bat izan daiteke.

Bizilekua aldatu behar ez duen bikotekideari gagozkiolarik (egitatezkoa dela ulertu beharra dago eta ez dagoela osatuta maiatzaren 7ko 2/2003 Legeak ezarritakoaren arabera), aipatzekoa da beraren kasuan ez direla betetzen esandako zirkunstantziak; halaber, ez zaizkio zerga eraginak aplikatzen. Hortaz, etxebizitza sekula bizi izan barik salduko balitz, edo arautegiak ezartzen duen hiru urteko epe jarraikakoa bete baino lehen, eskuraketaren ondoriozko kendutako kopuruak itzuli beharko lituzke, eta haiekin batera berandutza-korrituak ere bai.

Gainera, higiezinaren eskualdaketan lortutako ondare irabaziei ez litzaieke berrinbertsioagatiko zerga salbuespena aplikatuko (Bizkaiko Foru Ogasuneko kontsulta 06-10-17koa).

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali