saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000251

Etxebizitzan 3 urtez bizitzeko epea ohiko etxebizitzatzat hartzeko eta, beraz, kengarria izateko. Noiztik zenbatu behar da epe hori? Eskrituren datatik hasita?

PFEZaren araudiak etxebizitzan hiru urtez jarraian bizitzea exijitzen du ohiko etxebizitzatzat hartzeko, eta epe hori bertan bizi izaten hasten denetik aurrera hasiko da zenbatzen, ez hain zuzen ere etxebizitzaren eskuraketa eskritura publikoa gauzatzen denetik.

Etxebizitza kengarria izango da soilik etxebizitzaren jabetza osoa eskuratzen denetik hasita, baina ohiko etxebizitzatzat hartuko da bertan hiru urtez bizi bada jabea.

Esate baterako, pertsona bat etxebizitza baten gozamenduna denean eta bertan bizi denean 2010. urteaz gero eta jabetza soila eskuratzen duenean jabetza osoa finkatuz.

  • Gozamenduna izan deneko urteetan, ezin egin daiteke kenkaria etxebizitzan inbertitzeagatik, baina bai jabetza osoa eskuratzen duenetik hasita.
  • 2015an etxebizitza saltzen bada, ohiko etxebizitza eskualdatuko duela ulertuko da, hiru urtez jarraian haren egoitza izan delako eta, horregatik, itzuli egin beharko ditu kendutako diru-kopuruak eta berrinbertsioaren ziozko salbuespena balia dezake.
Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali