saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000248

Kontsultagileak ohiko etxebizitza izango dena erosi du Castro Urdialesen. Hala eta guztiz ere, oraindik ezin du hura hartu, lana dela-eta Ortuellan bizi behar duelako, Bigarren Hezkuntzako Institutuari atxikiriko etxebizitza batean. Jakin nahi du ea aplika dezakeen ohiko etxebizitzaren inbertsioaren ziozko kenkaria, baita zein den Castro Urdialesko etxebizitzan bizi izaten hasten deneko data ere.

PFEZaren araudiak, oro har, 12 hilabeteko epea ematen du kenkariak aplikatu nahi direneko etxebizitzetan bizi izaten hasteko.

Printzipioz, etxebizitza erosi edo obrak amaitzen diren egunetik aurrera hasten da zenbatzen esandako epe hori. Hala eta guztiz ere, arau orokor horren salbuespen gisa, baldin eta zergadunak ohiko etxebizitza hartzen badu karguagatik edo lanagatik eta erositako etxebizitza ez bada erabiltzen, aurreikusitakoaren arabera, karguari edo lanari uzten zaion egunetik aurrera hasiko da zenbatzen epea, baina arau orokorraren salbuespen hori soilik aplika daiteke ohiko etxebizitza erabiltzea zergadunak betetzen duen karguari edo lanari datxekionean. Hain zuzen ere hala justifikatzen da kasuaren salbuespena.

Hori dela bide, etxebizitza hartzeko 12 hilabeteko epea karguari uzten zaionetik aurrera hasiko da zenbatzen.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali