saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000243

Galdetzaileak pisu bat eskuratzeko asmoa du, eta bi edo hiru urte barru bere ohiko etxebizitza izango da; ordura arte alokairuan izango du. Ohiko etxebizitzan inbertsioagatik kenkaria aplikatzeko eskubidea pisua eskuratzen duen unetik edo soilik bertan instalatzen duen momentutik aplikatu dezakeen jakin nahi du.

Etxebizitzan inbertsioagatik kenkaria aplikatu daiteke eskuratutako higiezina zergapekoaren ohiko etxebizitza bihurtzeko berehalako helburua baldin badu, PFEZaren Araudiko 67. artikuluan adierazitako terminoetan. Bestela, bertan denbora luzez gelditzeko asmoz etxebizitzan bizi arte inbertitutako kopuruek ez dute kenkaria aplikatzeko eskubiderik ematen; epe luzez bertan bizitzen hasten danetik bai aplikatu daiteke kenkari hori. Hortaz, etxebizitza eskuratzeagatik izandako kopuru guztiengatik kenkaria aplikatu ahal izateko etxebizitza eskuratu duen unetik hamabi hilabeteko epean bertan bizi behar da galdetzailea, eta epe horretan ezingo du alokairuan izan, ohiko etxebizitza izaera galduko bailuke.

Beraz, lehenago alokairuan izan badu etxebizitzak ohiko izaera lortu ahalko luke jabea bertan bizitzen hasten denetik epe luzeko asmoarekin, eta ordutik aurrera amortizazio kenkariak eta interes ordainketak egin ahalko ditu.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali