saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900000232

Zerga-betebeharpekoaren ohiko etxebizitza izateari buruzko froga ukaezina al da errolda-agiria?

Errolda-agiria ez da zergaduna erroldatuta agertzen den etxebizitzan bizi izatearen froga ukaezina, are gehiago beste frogagiri batzuk ikusita zergadunaren ohiko etxebizitza beste toki batean dagoela ondoriozta daitekeenean. Esate baterako, etxebizitza bat errentamenduan izatea zergadunak lan egiten duen udalerrian, erroldakoarekin bat ez datorren etxebizitza hain zuzen.

Froga onartuak telefono fakturak izango lirateke, non zergadunaren familiakoei eta lagunei eginiko deiak eguneko ordu desberdinetan egin direla agertzen baita etxebizitzan jarritako telefonotik, ohiko etxebizitzatzat hartu nahi den etxebizitzan jasotako bankuko ordainagiriak, auzokideen sinadurak, etxebizitzara igorritako argindar eta gas kontsumoen fakturak egotea, etab.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali